Hasi da Avatar filmaren lau jarraipenen filmaketa

Zinema Uneak - 2017-09-27T21:20:19+02:00

Hasi da Hollywoodeko marka guztiak hautsiko dituen filmaketa. Avatarren jarraipenen filmaketa lau pelikula egingo ditu batera eta milioi bat euro baino handiagoa izango den aurrekontu bat izango du.

James Cameronek gidatuko duen filmaketa ikusgarria Manhattan Beachen hasi da eta oraindik ezin izan dute zehaztu zenbat luzatuko den.

Momentuz, Avatar 2 2020ko abenduaren 18rako iragarri da, hirugarren atala 2021erako, laugarrena 2024rako eta bosgarrena 2025erako.

 

 

EW aldizkariak Avatar berrien aktore gazte berriak aurkeztu ditu

Filmaketaren hasiera dela eta, Entertainment Weeklyk argazki esklusibo bat zabaldu du: Avatarren jarraipenetan parte hartuko duten aktore gazte berriak.

Argazkian ezkerretik eskuinera: Britain Dalton, Filip Geljo, Jamie Flatters, Bailey Bass, Trinity Bliss, Jack Champion eta Duane Evans Jr. Champion izan ezik, beste guztiek Na'vi gazte ezberdinak antzeztuko dituzte, hortaz filmean urdin bihurtuko dira CGI teknikaren laguntzaz. Batzuk klan berri baten, Metkayina, kide izango dira, baina besteek Sully eta Neytiriren familia osatuko dute.

Beste aldetik, Jack Champion aktore gazteak Pandora planetako Hell's Gate base militarrean jaiotako gizaki gazte baten papera egingo du. 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.