HBO Espainiak Krypton estreinatzen du gaur, Supermanen arbasoen istoria

Zinema Uneak - 2018-03-22T12:15:00+01:00

Supermanen unibertsoan kokatutako telesail berri honek Altzairuzko gizonaren familiaren jatorria kontatuko digu. Bi belaunaldi lehenago bizitako istorioak, Seg-El (Supermanen aitona) protagonista delarik. Estatu Batuetan Syfy eta DC Comics apustu handia egin dute aste honetan ere bertan estreinatu den telesail honekin: Krypton.

El familia alboratutako familia bat izanik, Seg-El bere mundua salbatzeko ardura jasoko du. Kaosan bizi den gizarte bat bere amaierari aurre egin behako dio, eta Seg-Elek bere familia salbatzeko eta bere mundu ere salbatzeko oreka aurkitu beharko du. Bere helburua lortzeko bidean Braniac edota Adam Strangerekin topatuko da, biak DC unibertsoko pertsonaia ezagunak.

 

 

Syfy eta DC Comicsen proiektu honen burua David S. Goyer da, Altzairuzko gizona edota Batman Vs Superman filmeen gidoilaria. Altzairuzko gizonaren hasierako egoerara nola heldu garen kontatu nahi digu telesail berri honen bitartez. Kal-El zergatik den hain garrantzitsua eta Kryptonen egoeraren arrazoiak.

Esan bezala, astero kapitulu berri bat gaurtik hasita HBO Espainian plataforman.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.