HBOk Fahrenheit 451 klasikoa telebistara eramango du Michael B. Jordan eta Michael Shannonekin

Zinema Uneak - 2017-04-20T10:24:00+02:00

HBO kateak abian jarri du Fahrenheit 451 eleberriaren telebistarako bertsio bat. Telefilm formatua izango duen moldaketa berrio honen protagonista nagusiak  Michael B. Jordan eta Michael Shannon aktoreak izango direlarik.

Ray Bradbury idazlearen Fahrenheit 451 eleberri "distopiko" bat da, non gobernuaren aginduak jarraituz suhiltzaile talde bat liburuak erretzen hasiko da. Michael B. Jordanek suhiltzaile gazte baten papera egingo du eta Michael Shannon, aldiz, bere kapitaina eta maisua izandako suhiltzailea izango da.

Hau ez da izango liburu honen ikus-entzunezko lehenengo bertsioa. 1966an François Truffaut frantziarrak zinemarako moldaketa bat estreinatu baitzuen.

Momentuz ez da estreinaldi datarik iragarri.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.