Heldu da Dorre Ilunaren garaia, hemen dira Kartel eta trailer berriak

Zinema Uneak - 2017-05-05T05:01:41+02:00

Duela aste batzuk Stephen King idazlearen Dorre Iluna (The Dark Tower) eleberriaren zinemarako bertsioaren berri eman bagenuen, oraingoan ekoizpen honen lehenengo trailerra, euskaraz, eta lehenengo bi posterrak aurkeztu dira.

Azkioz beteriko ia hiru minutuko bideo ikusgarri bat, non Pistalodunen eta Dorre Ilunaren berri emateaz gain maltzurraren izena ezagutuko dugu: Beltzezko Gizona.

Gainera, trailerrarekin batera, bi kartel berri aurkeztu dira; pertsonaia nagusiak aurkezten dizkiguten irudiak.

Idris Elba (Roland) eta Matthew McConaughey (Beltzezko gizona) dira abentura magiko honen protagonista nagusiak, Nikolaj Arcelen zuzendaritzapean. Ekoizleen artean Ron Howard, Akiva Goldsman, Brian Gazer edota Stephen King berak.

Estreinaldi data abuztuaren 4rako iragarri da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.