Hemen da Blade Runner 2049 filmaren trailer berria... euskaraz!

Zinema Uneak - 2017-07-18T10:14:00+02:00

Erreplikanteen eta gizakien arteko gerra berpiztu da eta xehetasun guztiak ezagutzeko hemen duzue Blade Runner 2049ren trailer berria euskaraz!

Ryan Gosling eta Harrison Ford aurrez aurre, ikusmin handia piztu duen lan honen aurrerapen berrian. Bi aktore hauekin batera Dave Batista, Ana de Armas, Jared Leto edota Robin Wright ere ikusiko ditugu.

Bi minutu eta erdiko bideo bat non Blade Runner klasikoaren zalantzetako bat behin betiko argitzen da: "Atzitzen ari gintzuten" esaldiarekin Rick Deckardek (Harrison Forden pertsonaiak) argi uzten du erreplikante bat dela.

 

 

Blade Runnerren jarraipen hau 30 urte geroago kokatzen da. Los Angeleseko Poliziako K ofiziala urte askoz ezkutatuta egon den artxibo sekretu bat aurkitzen du, bertan gizarte suntsitu dezakeen informazioa bat dagoelarik. Bere ikerketaren ondorioz, K-k Rick Deckard aurkitu du, 30 urtez desagertuta egon den LADP Blade Runnerra.

Denis Villeneuveren zuzendaritzapean Harrison Ford Rick Deckard detektibearen papera berreskuratzen du. Berarekin batera protagonista berria bat: Ryan Gosling K detektibea bezala. Gainera, bi protagonistekin batera Ana de Armas, Dave Batista, Robin Wright edota Jared Leto ere ikusiko ditugu. Ekoizle nagusi moduan filmaren jatorrizko bertsioaren zuzendaria: Ridley Scott.

Blade Runner 2049 pelikularen estreinaldia urriaren 6rako iragarri da gure zinema-aretoetan.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.