Hemen da El Ministerio del Tiempo telesailaren 3. denboraldiaren trailerra

Zinema Uneak - 2017-04-24T13:41:00+02:00

Pasaden urtean kolokan egon ondoren, hemen da Espainian azken urteetan ekoiztutako telesail ausartenaren 3. denboraldia. El Ministerio del Tiempok bere kapitulu berrien trailerra aurkezten du.

 

 

Pablo eta Javier Olivaresek sortutako telesailaren 13 kapitulu berrien estreinaldi data zehazturik gabe badago ere, badira baieztatutako hainbat datu.

Lehenengoa, patruilaren osaketa. Azkenean, Rodolfo Sanchoren agurra behin betiko izan da. Horregatik, ekoizleek pasaden urtean oso arrakastatsua izan den pertsonaia bat berreskuratzea erabaki dute: Hugo Silvaren "Pacino".

Bigarrena, maitatuak diren hainbat pertsonaien itzulera. Aurreko denboraldietan zaleen maitasuna jaso duten Victor Clavijoren Lope de Vega edota Pere Ponceren Cervantes berriro ikusteko aukera izango dugu. Baita ere, Denboraren Ministerioaren kide nagusiak: Salvador Martí, Irene Larra, Ernesto Jimenez edota Angustias. Eurekin batera ere, etsairik ezagunena: Lola Mendieta.

 

 

Hirugarrena, Donostiako Zinemaldia bisitatuko dute. Lehenengo kapituluan izango da eta misioaren protagonista Alfred Hitchcock izango da. Zuzendari britaniarraren papera egiteko José Ángel Egido aktorea hautatu dute.

Azkenik, aurpegi berri asko. Denboraldi berrian Pedro Casablanc Goyaren paperean, Tamar Novas Gustavi Adolfo Bécquer bezala, Fernando Guillén Cuervo, Elena Rivera, Federico Aguado edota Macarena Garcia aktoreak ikusiko ditugu, besteak beste.

Momentuz, eta estreinaldi data zehaztu arte, hemen trailerraz gozatzeko aukera: "Tximeleta baten hegadak hutsak dena aldatu dezake... Tximeleta madarikatua".

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.