Hemen dira Animalia Fantastikoak Grindelwalden krimenak filmaren lehenengo trailerra eta kartela

Zinema Uneak - 2018-03-13T22:27:00+01:00

Azkenean heldu da eguna. Harry Potter unibertsoaren zaleak ondo gozatuko dute Animalia Fantastikoak: Grindelwalden krimenak filmearen lehenengo trailerra eta kartelarekin... Ikusgarriak!

Bai bideo berriak, baita lehenego karteal honek, argi uzten dute Jude Law antzeztutako Dumbledore irakasleak izango duen garrantzia. Animalia Fantastikoak eta non aurkitu istorioan Newt Scamander, Tina Goldstein, Jacon Kowalski, Queenei Goldstein edota Grindelwald ezagutu eta gero, orain mundu magikoan bizi den gerran murgilduko gara. Scamander Dumbledoren laguntzaile nagusia izanik, berarekin biziko dugu borrokaren abangoardiaren bortizkeria.

Trailerran iragarritako Tina Goldsteinen, Queenie Goldsteinen edota Jacob Kowalskiren itzulerak ikusi ditzakegu. Eta pertsonaia berrien aurkezpena ere (Leta Lestrange edota Theseus Scamander). Baina guztien artean protagonista nagusi bat dago, Newt Scamanderren gainetik ere: Albus Dumbledore. Newt Scamander eta Hogwartseko irakasle ezagunenaren arteko ituna Grindelwald maltzurrari aurre egingo diote.

Lehenengo kartela ere ildo berdina jarraitzen du. Newt eta Albus. Scamander eta Dumbledore. Txapon berdinaren bi aldeak balira bezala. Mundu magikoaren etorkizuna euren eskuetan dago.

 

 

Zuzendaritza lanetan David Yates egongo da berriro ere eta, nola ez, lehenengo filmaren arrakasta ikusita gidoia JK Rowlingek idatzi du beste behin bere kabuz. Musika arloan, aurreko abenturan bezala, James Newton Howard.

Istorioa 1927an hasiko da, Newt Sacamander New York utzi eta hilabete gutxi batzuk geroago. Grindelwaldek ihesaldi ikusgarri baten protagonista izango da eta ondorioz gero eta jarraitzaile sutsuagoak biltzen hasiko da. Ondorioz, Newt Scamander eta Tina Goldsteinen bideak berriro batuko dira, eta Albus Dumbledore gazte bat ere ezagutuko dugu.

Harry Potterren mundu magikoa gehiago hedatuko da eta, New York bisitatu eta gero, oraingoan Londresera itzuli eta Pariseko mundu magikoa ere ezagutuko dugu. Animalia fantastikoak sagan mundu magikoak biziko duen gatazka nazioartekoa izango da.

Animaliak Fantastikoak: Grindelwalden krimenak filmaren estreinaldia 2018ko azaroaren 16rako iragarrita dago.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.