Hemen duzue Alicia Vikanderren Lara Croft berria, lehenengo trailerra eta kartela

Zinema Uneak - 2017-09-19T21:35:00+02:00

Itxaronaldia amaitu da. Lara Croft berria heldu da. Datorren urtean estreinatuko den Tomb Raider berriak bere lehenengo trailerra eta kartela ezagutzera eman ditu. Eta nola ez, gurean trailerra euskaraz gozatzeko aukera duzue.

Alicia Vikander aktoreak osatutako Lara Coft berri hau oso gaztea da, bere lehenengo abentura biziko du. Bi minutuko aurrerapen honetan akzioan ikusteaz gain, bere aita eta etsaiak ezagutzeko parada ere izango dugu

Film berri hau 2013an Crystal Dinamicsen bideo-jokoak bizi izan zuen birsortzean oinarrituta dago eta, esan bezala, Croften hasierak kontatuko ditu:

"Aita desagertu eta zazpi urtera,Lara Croft familiak dituen enpresen buru izateari uko egin dion 21 urteko gazte bat da. Horren ordez,bere unibertsitate ikasketak amaitzen dituen bitartean, mezulari moduan lan egiten du. Baina ezin du bere aita ahaztu, eta horregatik bere bila hasiko da ikusia izan zen azken lekutik hasita: Japonia kostaldeko uharte batean dagoen hilobi misteriotsu batean. Abentura berri honetan, Lara Croft bere buruaz, fedeaz eta irmotasunaz baliatuko beharko da bere helburua lortu ahal izateko. Bizirauten badu, Tomb Raider(Hilobi arpilatzailea) ezizena irabaziko du"

Alicia Vikanderrekin batera Dominic West (Lara Croften aitaren paperean), Walton Goggins (maltzurraren paperean) eta Daniel Wu aktoreak ere ikusiko ditugu.

Estatu Batuetan estreinaldia 2018ko martxoaren 16rako iragarri da.

 

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.