Hemen Handia pelikularen kartel ofiziala, zoragarria benetan

Zinema Uneak - 2017-09-05T21:38:20+02:00

Hastear dagoen 65. Zinemaldiaren Sail Ofizialean parte hartuko duen Handia filmak bere behin betiko kartela zabaldu du.

Poster ofiziala protagonista diren bi anaien irudi bat aurkezten du, bion arteko desberdintasun handiena azpimarratuz. Kartel hunkigarri eta zoragarri bat.

Euskal Herriko historiaren gertaera bitxi batean oinarrituz, Altzoko Handiaren istorioa ezagutzera eman nahi izan dute:

Lehen Gerra Karlistatik bueltan, Martinek Joakin anaia gaztea ikaragarri altua dela ikusiko du, harrituta geldituko delarik. Jendeak Lurreko gizasemerik altuena ikustearen truke ordaindu nahiko duela sinetsita, bi anaiok Europan zehar bidaiatuko dute, aberastasun goseak, diruak eta ospeak familia baten patua betiko aldatuko duten zeharkaldi batean.

Handia urriaren 20an estreinatuko da gure zinema-aretoetan. Zinema bikainaz euskaraz gozatzeko aukera paregabea.

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.