Hollywood: Azken orduko aktore aldaketak

Aratz Arregi - 2017-03-21T14:31:57+01:00

Badira zinemaren historian zenbait aktore pertsonaia baten azalean jartzean bera identifikatzeko ezinbesteko bilakatu direnak.  ¿Nola imajina dezakegu beste aktore bat pertsonaia famatu horren paperean? Hau honela, aktore hauek ez ziren pertsonaiarentzat lehen aukera izan eta kasu askotan azken orduko ordezkapen baten emaitza dira. Jarraian dituzue esanguratsuak diren bost adibide:

 

Tom Selleck/ Indiana Jones

Dakigun bezala pertsonaia arrakastatsu honi Harrison Fordek eman zion bizia. Hala ere, Steven Spielbergek George Lucasi Tom Selleck iradoki zion eta honek bere probak egin ostean hautatua izan zen. Garai hartan CBS telebistak Magnum seriea martxan jarri zuen eta Selleckek konpromisua hartua zeukan bertako protagonista izateko. Produkzioa atzeratu zen eta azkenean Indiana Jones Harrison Forden eskutara joan zen. Ez dakigu Tom Selleck izarra bilakatuko litzatekeen edo ez, baina bere bizitzako aukera galdu zuen. Izan ere, Magnum da bere pertsonaia famatuena izaten jarraitzen du eta zineman ez zuen ospe gehiegi lortu.

 

Ryan Gosling / Jack Salmon

Peter Jacksonen lehen aukera izan zen The lovely bones filmerako, Goslingek ordea ez zuen gaur egun duen ikusmira pizten. Kilo batzuk irabazi zituen eleberri famatu honetako moldaketan Jack Salmonen pertsonaia interpretatzeko. Zuzendariak ez zuen iritzi bera pertsonaiaren gainean eta Mark Wahlberg izan zen hautatua. Zorionez, bere ibilbideari ez zion eragin eta orain zuzendari guztiek beraien pelikuletan nahi dute. 

 

Annette Bening / Catwoman

Tim Burtonen lehen aukera izan zen Batman Returns prestatzen ari zenean. Beningek kontratua sinatu zuen baina ezusteko haurdunaldi batek kanpoan utzi zuen. Bere tokian Michelle Pfeifferri deitu zioten eta asmatu zuen. Burtonek harreman profesional oso ona izan zuen berarekin eta urte batzuk beranduago Dark Shadowsen errepikatu zuten.

 

Ryan O’Neal /Michael Corleone

1972an Ryan O’ Neal bere momento onenean aurkitzen zen Love Storyk izan zuen arrakastari esker. Ekoizleek bera nahi zuten The Godfather filmean Michael Corleoneren paperean. Coppolak berriz, garai hartan nabarmentzen hasi zen beste aktore batengan zuen fedea, Al Pacino. Azkenean zuzendariak izan zuen azken erabakia.

 

Stuart Townsed / Aragorn 

Berriz ere Jackson tartean. The Lord of the Ringsen filmazioan zuzendariak Towsend Aragornen pertsonaia sinesgarri egiteko gazteegia zela pentsatu zuen eta Viggo Mortensen izan zen bere lekuan kontratatu zuena. Ordutik Mortensen izarra bilakatu da eta era guztietako pertsonaiak egin ahal izan ditu. Ezin gauza bera esan Towsenden gainean.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.