Hondartzainak filmak negua berotu nahi du: zazpi argazki berri

Zinema Uneak - 2017-01-25T09:30:00+01:00

 

Negua hotza dela eta, Paramount Picturesek giroa berotzea erabaki du. Nola? Udarako prest duen estreinaldi baten zazpi argazki berri zabalduz: Hondartzainak (Baywatch).

Filmean ikusiko ditugun zazpi aktore nagusienak (Dwayne Johnson, Alexandra Daddario, Zac Efron edota Kelly Rohrbach barne) hondartzain moduan jantziak eta negu garaiko eszena ezberdinetan. Argazki berri hauek giroa berotuko dute bai, baina irribarre bat baino gehiago ere eragingo dute.

90. hamarkadako telesail famatuan oinarrituta, filma gurean ekainak 16an estreinatuko da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.