House of Cards bere amaierara heldu da: Azken denboraldiaren teaser trailerra euskaraz

Zinema Uneak - 2018-03-06T09:15:00+01:00

Kevin Spaceyren iskanbila atzean utziz, Netflixek House of Cardsen azken denboraldi bat ekoiztea erabaki zuen. Azken kapitulu sorta hau udazkenean estreinatuko bada ere, hemen duzue gaur bertan zabaldutako lehen teaser trailerra euskaraz.

Frank Underwood atzean utzita (azpian ikusten duzuen argazkian ez da kasualitatea noren irudia agertzen den eta norena ez), denboraldi berria Claire Underwooden (Robin Wright) garaiaren hasiera da. Eta hori argi utzi nahi dute aurrerapen honetan. Bi esaldi esanguratsu erabiliz: "Hau hasi bakarrik ez egin" eta "Agurtu nagusi berria".

Argi dago Netflixek amaiera on bat eman nahi diola gaur arte izan duen telesailik arrakastatsuenari (bai ikusle arloan, baita sari arloan) eta horretarako iraganarekin apurtu (Kevin Spacey guztiz baztertuz) eta garai berri bati ateak irekitzea erabaki du. Ez da ideia txarra izan, ikusle askok Claire agintean ikusteko irrikan baikeuden.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.