House of Cards telesailaren bosgarren denboraldia: "We make the terror"

Zinema Uneak - 2017-01-23T14:33:00+01:00

 

Pasaden ostiraleko, Donald Trump, Estatu Batuetako presidente berriaren, zinaz baliatuz Netflix kateak House of Cards telesail famatuaren bosgarren denboraldia aurkeztu zuen txio baten. 

"We make the terror" ("Guk izua sortzen dugu") lemapean, 30 segunduko bideo bat eskegi zuten Twiterren. Aurkezpen bideo labur bat, baina informazio oso garrantzitsuarekin: estreinaldia data maiatzaren 30ean izango da!

Kevin Spacey eta Robin Wright protagonista nagusiak dituen ekoizpen honen bosgarren denboraldia pasaden urtearen hasieran baieztatu bazen ere, orain arte ez zegoen estreinaldi dataren inguruko informaziorik. Dirudienez, estreinaldiaren atzerapena katearen finantza kontuekin erlazionatuta dagoelarik.

Dena dela, Underwood senar-emazteen azpijokoen zaleak pozik egongo dira. Politika estatubatuarraren istorio makiavelikoenak bueltan bai daude.

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.