Igelen Erresuma, Aste Santuan Zinema Euskaraz gozatzeko aukera

Zinema Uneak - 2017-04-04T11:00:00+02:00

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, datorren ostiralean, apirilak 7, Igelen Erresuma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bosgarren pelikula da. Hain zuzen Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zazpi zinema aretotan ikusteko aukera izango da.

Hauxe da zerrenda:

  • Bilbo: Multicines
  • Amorebieta-Etxano: Areto
  • Getxo: Zinema
  • Portugalete: Dock
  • Gasteiz: Florida
  • Errenteria: Niessen
  • Donostia: Antiguo Berri

Bilboko Fides Norte eta Ordiziako Herri Antzokia zinema aretoetan, hurrenez hurren apirilaren 16an eta 23an ikusteko aukera izango da.

 

 

Vixok aurkeztutako Nelson Shinen ekoizpenak igelen erresumara eramango gaitu. Kontakizunak Igelen Erregearen eta bere alabaren istorioan barneratuko gaitu. Erregeak Igelolinpiar Jokoen garailea bere alabarekin ezkonduko dela iragarri ostean, printzesak ihes egitea erabakiko du eta Igelolinpiar Jokoak irabazteko prestatzen hasiko da.

 

Ardiak eta otsoak

Maiatzean, 2017. urtean Zinema Euskaraz programak estreinatuko duen seigarren pelikula helduko da; eta estreinaldiaren data aurreratu daitezke: Ardiak eta otsoak izango da, maiatzaren 5ean.  

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.