Ikusgarria Avengers: Infinituko gerra lanaren trailer berria!

Zinema Uneak - 2018-02-14T14:00:00+01:00

Black Panther estreinatzear dagoela, aurten Marvelek estreinatzeko prest duen beste filma (egia esanda Marvelen aurtengo film garrantzitsuena) Avengers: Infinituko Gerra pixkanaka pixkanaka informazio berria zabaltzen doa. Marvel unibertsoa hankaz gora jarri beharko lukeen pelikulak trailer berria estreinatu du.

Ikusgarria eta akzioz beteta, aurrerapen honetan filman baiztatuta dauden ia pertsonaia ezagun guztiak agertzen dira: Avenger taldeko kideak, Dr. Strange, Spider-Man, Black Panther, Loki edota Galaxiako zaindariak, bestea beste. Eta, nola ez, istorio berri honen maltzurra ahaztu gabe: Thanos.

Ia hiru minutuko luzerarekin, Superbolwaren inguruan zabaldutako bideo hau ikusmina baretu baino handitu egingo du. Zorionez esan bezala aste honetan Black Pantherren estreinaldiarekin zerbait hasetuko da.

 

 

 Gainera, trailer berriaz aparte, Marvelek ere irudi berri bat ere zabaldu du: Avengersen abentura berriaren inguruko lan artistiko bat. Ez da ia inor falta kartel berri honetan, baina protagonista nagusia Thanos maltzurra da.

Infinituko gerra hasteko prest da, baina estreinaldia apirilaren 28rako iragarrita dago.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.