Ikusgarritarrak bueltan dira, hona hemen jarraipenaren lehenengo trailerra euskaraz!

Zinema Uneak - 2018-04-17T09:39:00+02:00

Azkenik heldu da. Ikusgarritarrak 2 filmaren lehenego trailerraz gozatzeko momentua da, eta nola ez gurean euskaraz!

Ia bi minutu eta erdiko luzerarekin, lehenengo abenturaren ostean Ikusgarritarren familian eman diren aldaketen berri ematen digu bideo berriak. Mr. Ikusgarria, Neska Elastikoa eta euren semeen egunerokotasuna... eta euren botereen indarra ere ezagutuko ditugu. Iragan Mr. Ikusgarriarena izan bazen, etorkizuna bere emaztearena izango dela dirudi. Oraingoan rolak aldatu dira eta ez da egoera erraza izango.

 

 

2004an estreinatutako filmaren jarraipena jatorrizko lantalde osoa berreskuratzen du: Brad Bird zuzendari lanetan eta  Craig T. Nelson, Samuel L. Jackson edota Holly Hunter ahotsak jartzen. Urte luzez itxaron ondoren, Pixarrek apustu handia egin du jarraipen honen alde.

Ikusgarritarrak 2 abuztaren 3an estreinatuko da gurean.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.