Ikusi nola doan Avengers: Infinituko gerra pelikularen filmaketa (Bideoa euskaraz)

Zinema Uneak - 2017-02-20T20:48:41+01:00

Marvel unibertsoko superheroi nagusien film berria abian da. Duela egun batzuk, filmaketa martxan jarri zen eta jadanik badugu lan horien inguruko hainbat berri. Konkretuki, Marvelek berak bideo bat zabaldu du lehenengo egunen ingurukoak kontatzeko: Action... Avengers: Infinity War.

Irudi hauetan, hainbat dekoratuz gain, Russo anaiak zuzendarien edo pelikularen ekoizleen iritziak entzungo ditugu. Gainera, lehenengo aldiz, IronMan, SpiderMan eta StarLord (edo beste modu batera esanda: Robert Downey Jr, Tom Holland eta Chris Pratt) elkar ikusiko ditugu, besteak beste.

Nola ez, bideoa euskaraz azpititulatuta ikusteko aukera duzue; Beñat Uribe-etxebarriaren lan bikaina medio.

Filmaketa urte honen lehenengo hilabetetan burutuko bada ere, Avengers taldearen Infinituko gerraren I. eta II. atalak 2018ko maiatzak 4an eta 2019ko maiatzak 3an estreinatuko dira.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.