Indiana Jones 5 Harrison Forden azkenengoa izango da

Zinema Uneak - 2018-04-04T23:45:20+02:00

Horrela behintzat ezagutzera eman du Steven Spielberg zuzendariak.

Ready Player One filmaren promozioan Indiana Jonesen abentura berriaren inguruan galdetu ziotenean, zuzendari estatu batuarrak argi utzi zuen. "Hau Harrison Forden azken Indiana Jones filma izango da, ziur naiz", esan du Spielbergek, "hala ere arrera jarraituko dugu hori gertatu eta gero".

Beraz, esaldi bakar batean bi berri. Harrison Forden agurra eta Indiana Jones sagaren etorkizunaren baieztapena. Dena den, etorkizunaren inguruan ezer gutxi gehiago esan du. Argi utzi duen gauza bakarra da ez dutela aterik ixten eta etorkizunean Indian Jones emakume bat izatea ez dela ideia ero bat. 

 

 

Momentuz, Ready Player One estreinatu eta gero, West Side Story klasikoaren bertsio berrian murgilduta dago Steven Spielberg. Indiana Jones 5 2020rako iragarri da, filmaketa 2019ko otsailerako. Adi egongo gara.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.