Infinituko gerra gurera heldu da, Avengersen azken pelikularen kartela eta trailerra euskaraz

Zinema Uneak - 2018-03-17T10:18:09+01:00

Hemen da gerra guztien artean Gerrarik handiena, Infinituko gerra. Mendekatzaile guztiak bat eginda unibertsoan dagoen maltzurrik beldurgarrienaren aurka: Thanos. Eta estreinatu aurretik borroka hori nondik joango den jakiteko hemen behin betiko trailerra eta kartela!

IronMan, Amerika Kapitaina, Thor, Hulk, Strange Doktorea, Black Panther, Gerra Makina, Spider-Man, eta abar... gehi Galaxiako Zaindariak. Marvel osoa film bakar batean batuta Thanosek Infinituko harri bitxiak bildu ditzan saihesteko. Aipatutakoak eta gehiago, bestela begira kartela. Izar eta superheroi bilera ikusgarria.

Eta ikusgarria ere, nola ez, trailerra. Akzioz eta umorez beteta, Marvel filma batek eskaini ohi duen guztia ikusiko dugu azken aurrerapen honetan. Pertsonaia guztiak aurkezteaz gain, IronMan eta Peter Quill batera ikusiko ditugu lehen aldiz. Eta nola ez, Spider-Man izango da umore une onenen protagonista.

Estreinaldirako hilabete bat falta delarik, Marvelek eta Disneyk apustu handia egiten dute garai baten amaieraren hasiera izan behar duen film honekin. Ezusteko asko iragarri dituzte ekoizle eta zuzendariek... ea benetan harritzen gaituzten.

 

 

Russo anaien zuzendaritzapean Robert Downey Jr,  Crhis Evans, Chris Hemsworth, Mark Ruffalo, Zoe Saldana, Chris Pratt edota Benedict Cumberbatch bueltan dira noski. Esan bezala, izar bilera ikusgarria.

Avengers: Infinituko gerra filma apirilaren 27an estreinatuko da gurean.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.