Infinituko gerrak Avengerrak bost kartel berritan banatzen ditu

Zinema Uneak - 2018-04-03T23:36:35+02:00

Infinituko gerra Marvel unibertsoa hankaz gora jarriko duen filma izango dela argi eta garbi zabadu da. Eta horregatik bere inguruan argitaratzen den informazio guztia asko aztertzen da. Ez dakigu harreman zuzenik duten gertatuko denarekin, baina Avengers: Infinituko gerra filmearen azken posterrak gure superheroi maitatuak bost irudi ezberdinetan banatzen dituzte.

IronMan, Spider-Man eta Strange doktorea poster gorrian. Amerika kapitaina, Neguko soldadua, Nebula eta Shuri katel urdinean. Hulk, Black Panther eta Natasha Romanoff berdean. Vision, Wanda Maximoff, Gerra Makina eta Falcon irudi horian. Eta Thor eta Galaxiako zaindariak kartel morean.

Zalantza argitzeko hilabete bat baina gutxiago falta delarik, dudarik gabe irudiak ikusgarriak direla ezin da ukatu.

Russo anaien zuzendaritzapean Robert Downey Jr,  Chris Evans, Chris Hemsworth, Mark Ruffalo, Zoe Saldana, Chris Pratt edota Benedict Cumberbatch bueltan dira noski. Izar eta superheroi bilera ikusgarria Marvel unibertsoko abentura berria-

Avengers: Infinituko gerra filma apirilaren 27an estreinatuko da gurean.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.