Irekita Zineleku 2018n parte hartzeko izen-emateak

Zinema Uneak - 2018-04-17T20:00:00+02:00

30 gazte batera egongo dira Gasteizen 12 egun, ikus-entzunezko sorkuntzaren inguruko prestakuntza eta elkarbizitza esperientzia batean murgilduta. Ibilbide luzeko 20 profesionalek, zinemagintzatik eta beste diziplina artistiko batzuetatik datozenak, emango dituzte lantegiak eta maisu eskolak. Prestakuntza proposamena jendeari irekitako programazio batekin osatuko da, zeina Arabako hiriburuko gune desberdinetan gauzatuko baita. Gainera, aurten, Eskerrak giza eskubideei kanpainari atxikiko zaio Zineleku 2018. Kanpaina hori euskal erakundeek sustatu dute, Gutun Unibertsala onartu zenetik 70 urte beteko direla ospatzeko 

Pasaden ostegunean ireki zen Zineleku 2018n parte hartzeko izena emateko epea. Ekimen hori 18 eta 30 urte arteko, ikus -entzunezkoen sorkuntzan interesatutako eta Euskadin, Nafarroan eta Iparralden bizi diren gazteei zuzendua dago. Eskaerak ekainaren 8 arte bidali ahalko dira. Zinelekuren 3. edizioa Gasteizen egingo da uztailaren 23tik abuztuaren 3ra.

Prestakuntza eta sorkuntza elkarbizitzako egunak izango dira, non gazteek parte hartuko duten zinema eta maisu eskola lantegien berariazko ibilbide batean. Eskola horiek ibilbide ezaguneko profesionalek, nola zinematogr afiatik hala beste diziplina artistiko batzuetatik datozenak, emango dituzte. Gainera, parte hartzaileek esperientzia erkide hori osatuko dute proiekzioetara, performance-etara eta jendeari orokorrean irekitako kontzertuetara joanda.

 

Zer da Zineleku?

KalakaLab-ek sustatutako programa bat da, ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako eta ikus-entzunezkoak ekoiztu eta erakusteko. Zineleku 2018 Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundearen laguntzarekin antolatua dago, eta Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntza ere badu.

 

 

Gainera, aurten, Zineleku da Arabako Foru Aldundiaren bidez “Eskerrak giza eskubideei” kanpainari atxikiko zaion proiektua. Kanpaina hori euskal erakundeek sustatu dute, Gutun Unibertsala onartu zenetik 70 urte beteko direla ospatzeko. Horiek horrela, proiektuaren xedeetako bat 2018an da giza eskubideen ezagutza eta garrantzia sustatzea gazteen artean, ikus-entzunezkoen sorkuntzaren, ikusizko arteen eta zinemaren bidez.

Zineleku, alde batetik, da prestakuntza esperientzia bat, etorkizuneko sortzaileei zuzendua, baina elkarbizitza gune bat ere bada, parte hartzaileak eguneko 24 orduak batera egongo direlako, Santa Maria aterpetxean, zeina Gasteizko hirigune historikoan baitago.

Horiek horrela, proiektu bat da elkarrekintza eta elkartrukea sustatzen dituena, eta proposatzen duena prestakuntza eta sorkuntzako elkarbizitza esperientzia paregabea. Bestalde, Zineleku proiekzio, performance eta jendeari orokorrean irekitako kontzertu programa bat ere bada, Arabako hiriburuko gune desberdinetan gauzatzen dena.

“Zineleku bezalako proiektuen bidez, erkidegoa sortu nahi dugu zinemagintzaren inguruan, gazte errealizadoreak zinematografian prestatu daitezen nahi dugu diziplinaz gaindiko modu batean, eta berriz ere eraiki nahi ditugu gizarte ehunak ikus-entzunezkoen bidez; halaber, publiko kritikoak sortu daitezen sustatu nahi dugu. Zinelekuk aukera ematen digu erkidegoan bizitzeko prestakuntza eta sorkuntzako esperientzia bat, zeina elikatzen baita sorgune dituen kaleetatik, eta indartzen baita gaua eta egunaren elkarbizitzaz, lan egin eta atseden hartuz, hitz eginez eta begiratuz”, dio Ricardo Del Condek, Kalakalab-eko arduradunak. Dagoeneko, aurreko edizioetan, bertako eta nazioarteko 40 profesionalek hartu dute parte Zinelekun, bai eta 50 parte-hartzaile gaztek ere.

 

2018ko EDIZIOA

Prestakuntza proposamena

Bi fase ditu: hasieran, talde guztiak enborreko prestakuntzan parte hartuko du, eta ondoren, parte hartzaileak bi praktika desberdinetan banatuko dira, haiei zer interesatzen zaien. Enborreko prestakuntzari dagokionez, hauexek izango dira guneak: soinua (hasi esperimentaziotik eta bukatu postprodukzio profesionalean), filmazioaren hastapenak, eta super 8 mm-ko errebelatua.

Praktikei dagokienez, parte hartzaile bakoitzak hautatuko du, izena ematean, bere interesei ondoen erantzuten dien aukera. Hona hemen aukerak:

  1. Film laburren proiektua produzitu eta errealizatzea.
  2. Proiektuak gauzatzea: nola amaitu zure gidoia, nola aurkeztu zure proiektua produzitzeko, nola bilatu finantzaketa, nola egin pitching bat (zure filmaren ideiaren proiektua aurkeztea produktore izan daitezkeenei).

Euskara izango da Zineleku 2018ko komunikazio hizkuntza; hortaz, parte hartzaileak jario handiz komunikatu beharko dira hizkuntza horretan.

Hauexek izango dira, besteak beste,Zineleku 2018 prestakuntza ibilbidean parte hartuko duten profesionalak, bai eta jorratuko diren gaiak:

 

•Polaroiska and. Performancea eta film esplorazioa

•Paul Urkijo. Proiektuen garapena.

• Marian Fernández. Proiektuen garapena.

•Ana Pfaff. Proiektuen garapena.

•Xabier Erkizia eta Luca Rullo. Soinu esplorazioa.

•Martín Guridi. Soinu postprodukzioa.

•Mursego. Musika esperimentazioa eta soinu banda.

•Clara Sánchez Dehesa. Super 8mm-ko errebelatua eta proiekzioa.

•Mar Coll. Proiektuen garapenerako aholkularitza. / Zine zuzendaritza.

•Garbiñe Ortega. Zinemagintza programazioa eta komisariotza. 

•Carlos Casas. Proiektuen errealizazioa.

•Idoia Zabaleta. Begiradaren mugimendua eta eraikuntza.

•Zazpi T’erdi. Film esplorazioa. / Dagoenarekin produzituz.

 

Esperientzia bukatzean, ZINELEKUn parte hartu izana egiaztatzen duen agiri bana jasoko

dute partaideek. Zineleku 2018 prestakuntza ibilbidean parte hartzeko prezioa 350€ da.

 

Programazio publikoa

Zineleku 2018ko proposamenak hauexek osatuko dituzte eta jendeari irekita egongo dira: zinemagintzari, literaturari edo interpretazioari buruzko hitzaldiak; proiekzioak; performance-ak, eta kontzertuak.

Gasteizko gune desberdinetan egingo dira, prestakuntza ibilbidearen egun berdinetan. Informazio gehiago: www.zineleku.org

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.