IronFist: Azken defendatzailearen trailer berria

Beñat Uribe-etxebarria - 2017-02-15T19:15:00+01:00

Daredevil, Jessica Jones eta Luke Cage ezagutu ondoren, azken defendatzailearen txanda heldu da: IronFist. Netfilxek eta Marvelek batera ekoiztutako laugarren telesail hau udaberrian estreinatuko da; ondoren, Defendatzaileak (Dareveil, Jessica Jones, Luke Cage eta IronFist bera batuko dituen lana) telesailari lekukoa emateko.

Tronuen jokoan telesailean ezaguna egin den Finn Jones aktorea da Daniel Rand/IronFist protagonistaren papera egingo duena. Istorioa aurreko telesailekin erlaziorik ez badu ere, IronFisten aurrez ezagunak ditugun Rosario Dawson (Claire Temple) edota Simone Missick (Misty Knight) aktoreak ere ikusiko ditugu.

Hemeretzi urterekin dragoi bat mendean hartu zuen Kung Fu maisu bat da Daniel Rand. Borroka horretan urradura bat jaso zuen, eta harramazka horren ondorioz indartsuago bilakatuko da. Orain,bere iraganari aurre egiteko New Yorkera itzuliko da.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.