IT: Nork ezagutu nahi du Pennywise berria?

Zinema Uneak - 2016-12-27T11:45:00+01:00

 

Laurogeiko hamarkada jaiotakoak gogoratu dute. Bera da pailazoei izan diezaiokegun beldurraren haragitzea. Nor eta Pennywise.1986an Stephen Kingek idatzitako IT eleberriaren protagonista nagusia bueltan da, eta oraingoan zinema-aretoak beldurtzeko nahiarekin.

28 urteren tartean gertatzen istorio beldurgarri honen zinemarako moldaketa bi atal izan ditzake (oraindik ez da zehaztu): lehenengoa protagonistak gazteak direnean eta lehenengoz Pennywise ezagutzen dutenean, eta bigarrena hogeita zortzi urte geroago berriro batzen direnean.

Pelikula berri honen zuzendaria Andy Muschietti (Mama) da, Bill Skarsgårdek Pennywisen papera egingo du, eta berarekin batera Jaeden Lieberher (Midnight Special), Finn Wolfhard (Stranger Things), Sophia Lillis, Jack Dylan Grazer (Tales of Halloween), Wyatt Oleff (Guardians of the Galaxy), Chosen Jacobs (Hawaii Five-0), edota Jeremy Ray Taylor ikusiko ditugu.

Momentuz, lehenengo filma 2017ko irailean estreinatuko da Estatu Batuetan.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.