Jack Nicholson Toni Erdmann filmaren "remake"aren protagonista

Zinema Uneak - 2017-02-09T10:01:24+01:00

Film alemaniarra, oraindik, aurtengo Oscar sarien lehian murgilduta badago ere, Paramount Pictures ekoiztetxe estatubatuarrak Hollywooden egingo den "remake"a martxan jarri du jadanik. Eta ekoizpen berri hau indartzeko izen garrantzitsu bat iragarri du protagonista nagusiaren papera egiteko: Jack Nicholson.

Sei urtez filmik egin gabe egon ondoren, Nicholsonen itzulera ikusgarria izan daiteke. Toni Erdmann 2016ko filmik onenen artean dagoen lan bat da, eta beti bezala estatu batuarrek euren bertsioa egitea erabaki dute. Zalantzarik gabe, Jack Nicholsonentzat berriro ere gailurrera itzultzeko aukera paregabea.

 

Baina aktore estatubatuarrak aitaren papera egingo duenaren informazioa ez da zabaldu den bakarra. Dirudienez, alabaren papera nork egingo duen ere baieztatu da. Kasu honetan, Ghostbusters edota The Martian pelikuletan ikusi berri dugun Kristen Wiig.

 

 

Jatorrizko filmaren zuzendariak, Maren Adek, ekoizle lanak egingo ditu; Will Ferrel edota Adam McKay batera. Oraindik ez da zabaldu ez zuzendariaren izenik ezta filmaketa edo estreinaldi garairik.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.