Jack Sparrow protagonista Karibeko Piraten azken filmaren kartel berrietan

Zinema Uneak - 2017-02-21T12:15:00+01:00

Lehenengo kartela eta behin behineko trailerra aurkeztu ondoren, Disneyren marketin makina abiadura hartzen hasi da Karibeko Piraten inguruan. Oraingoan, hiru kartel berri aurkeztea erabaki dute.

Aurreko materialean bere falta sumatzen bagenuen, hiru irudi berri hauen protagonista nagusia pertsonaia bakar bat da: Jack Sparrow. Oscar sarietarako azken izendapena eman zion lanera bueltan, Johnny Deep azken hilabetetan bizi izan dituen polemikak atzean utzi nahi ditu pantaila handian arrakasta berri bat lortuz. Kartel berrietan, berarekin batera, Barbosa (Geoffrey Rush) eta Salazar (Javier Bardem) kapitainak ikusteaz gain, Carina Smith (Kaya Scodelario) eta Henry (Brenton Thwaites) gazte protagonistak ere aurkezten dizkigute.

Joachim Rønning eta Espen Sandberg norvegiarrak zuzendu duten saga honen bosgarren filmaren estreinaldia maiatzaren 26rako iragarri da gure zinema-aretoetan.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.