Jeanne Moreau eta Sam Shepard aktoreak zendu dira

Zinema Uneak - 2017-08-01T10:53:00+02:00

Beste egun beltz bat Zinemarentzako atzokoa Jeanne Moreau eta Sam Shepard aktoreen heriotzarekin. Bi aktore nagusi eta urte askoz euren lanagatik errespetatuak.

Jeanne Moreau duela 89 urte jaiotako hiri berean hil zen, Parisen. Jules eta Jim, Gaua, Prozesua, Zerbitzari baten egunkaria edota Gauerdiko kanpaiak lanengatik ezaguna, zuzendari onenekin lan egin zuen: Luis Buñuel, Orson Welles, Antonioni edota Truffaut, besteak beste. Bafta, Cesar edota Cannesen irabazle, Donostiako Zinemaldiarekin ere harreman luze eta sakon bat izan zuen: 1997an Donostia saria irabazi zuen eta 2006an epaimahaiko presidentea izan zen. Aktore zoragarria, goian bego.

Beste alde, Sam Shepard aktore eta idazle estatubatuarrak ELAz jota hil zen Kentuckyn. 1984an Oscar sarietan izendapen jaso zuen The Right Stuff filmagatik, baina aktore giza egindako lanen artean Steel Magnolias edota Thunderheart ere aurkitu ditzakegu. Azken urte hauetan Mud edota August: Osage County filmetan ere ikusi dugu. Baina aktore izateaz gain, Shepard idazle famatua ere izan da. 40 antzerki-lan idatzi zituen eta 1979an Pulitzer saria ere irabazi zuen Buried Child lanarekin. Zineman Wim Wendersen Paris, Texas pelikula izan zen bere lanik esanguratsuena.

Goian bego Jeanne eta Sam.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.