Jedien garaia da... Star Wars - Azken Jediak filmaren lehenengo kartela eta trailerra

Lander Arteaga E. - 2017-04-14T19:45:00+02:00

Jedien garaia da! Star Wars VIII. Atalaren lehenengo Teaser Trailerra hemen da! Eta, nola ez, gurean euskaraz!

Egun hauetan Orlando ospatzen ari den Star Wars Celebration jaian izan da, "Azken Jediak" izeneko hitzaldian eta Rian Johnson zuzendariaren eskutik. Zaleek oihuka hasi dira eta txalo zarrapa sekulakoa izan da. Normalena, Star Wars jaia bat zela eta.

Trailerra bi minutuko luzera du, eta Luke Skywalker (Mark Hamill) eta Rey (Daisy Ridley) ditu protagonista nagusiak. Indarraren inguruko hausnarketa bat da, argia eta iluntasunaren arteko orekaren inguruan. Luke eta Rey VII. Atala amaitu zen uharte berean ikusiko ditugu, Reyren Jedi entrenamenduaren erdian. Gero, beste pertsonaia nagusiak ere ikusiko ditugu: Leia Organa Jenerala, Poe Dameron pilotua, BB8, Millenium Falcon espazio-ontzia,... eta une batez ere Kylo Renen kaskoa lurrean zapuztuta.

Eta amaitzeko eztabaida askoren gaia izango den esaldi bat: "Jedien garaia da, amaiera" (Gaztelaniaz, "Es hora de que los Jedi se acaben"). Zer esan nahi du horrek? Zergatik esan dezake halako esaldi bat Luke Skywalkerrek? Momentuz, ez dugu erantzun zehatzik.

 

 

Gainera, lehenengo teaser trailer hau aurkeztu aurretik, eta aktore nagusien aurrean (Daisy Ridley, John Boyega, edota Mark Hamill), Rian Johnson zuzendariak lehenengo kartela ere aurkeztu du. Hiru protagonista: Luke Skywalker, Kylo Ren eta Rey. Beti bezala, ikusgarria.

Rian Johnsonek eta Kathleen Kennedyk beste hainbat argazki ere aurkeztu dituzte. Ikusi beheko galerian.

Hitzaldi honetan, oraindik, argitu ez dena Rey pertsonaiaren jatorria da... nor da bere aita? Eta bere ama? Skywalker bat al da? Erantzunak, abenduan.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.