Jeff Goldblumek dinosauroen artean korrika egingo du berriro ere Jurassic World 2n

Zinema Uneak - 2017-04-26T10:01:11+02:00

Bai, ondo irakurri duzue: Ian Malcom"Kaosaren teorian" aditua den matematikoa Jurassic Park unibertsora itzuliko da berriro ere. Steven Spielberg eta J.A. Bayonaren eskutik Jeff Goldblumek Jurassic World 2 filmean parte hartuko baitu.

The Hollywood Reporterren esklusibak zabaldutako informazioaren arabera, Goldblumek Chris Pratt, Bryce Dallas Howard, Toby Jones, Daniella Pineda, Justice Smith, Rafe Spall edota Geraldine Chaplinekin bat egingo du dinosauro famatuenei aurre egiteko. Izenbururik ez duen Jurassic World arrakastatsuaren jarraipen honek J.A. Bayona du zuzendari lanetan eta Steven Spielberg eta Colin Trevorrow (Jurassic Worlden zuzendaria) ekoizle giza.

Jeff Goldblumek bitan egin du Ian Malcolmena. Lehenengoa 1993an Steven Spielbergen Parke Jurasikoa filmean; bigarrena lau geroago 1997an Spielberg berak zuzendutako jarraipenean, Mundu Galdua: Parke Jurasikoa. Orain, hogei urte geroago eta haimaka pelikula ezberdinetan parte hartu ondoren (azkenengoa Thor: Ragnarok), 1997an atzean utzitako mundu galdura itzuliko da.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.