Jimmy Kimmel aurtengo Oscar sarien ekitaldiaren aurkezlea

Zinema Uneak - 2016-12-07T11:30:00+01:00

Aurtengo Emmy sarien ekitaldiaren aurkezlea izan eta gero, Jimmy Kimmel beste sari banaketa baten aurkezlea izateko aukeratua izan da: 2017ko Oscar sariak

Iraganean sari banaketa ezberdinak aurkeztu eta gero, aurten izango da Kimmelen lehenengo aldia zinemaren inguruko ekitaldi garrantzitsuenean. Late Night With Jimmy Kimmel saioaren aurkezlea Oscar sarien 89. ekitaldiaren arduraduna izango da, aurkezle lanak egiteaz gain gidoian ere lan egin beharko duelarik.

Sari banaketa otsailaren 26an izango da eta ekoizle lanetan, Sony edota Dreamsworksen produkzio arduraduna izandako, Michael De Luca eta,Pearl Street Films Ben Affleck eta Matt Damonen ekoiztetxearen arduraduna den, Jennifer Todd izango dira.

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.