Jonathan Demme, Bildotsen isilunearen zuzendaria, zendu da

Zinema Uneak - 2017-04-26T18:27:54+02:00

73 urte zituela esan digu agur. Atzean Bildotsen isiltasuna, Filadelfia edota Rachelen ezkontza bezalako lan interesgarriak uzten ditu.

Zabaldu den informazioaren arabera, Demmen heriotza jasandako sabeleko minbiziaren ondorioz izan da. Atzo hil zen Los Angeles zuen apartamentuan, baina egia esanda azken urteetan egindako agerraldietan narriadura nabarmen bat erakusten zuen.

Jonathan Demme 1944an jaio zen New Yorken eta hogeita hamar urte zituela zuzendu zuen bere lehenengo film luzea, "Kartzela beroa". Bere ibilbide osoan zehar film laburrak, dokumentalak eta fikziozko lanak tartekatzen joan bazen ere, Hollywooden egindako pelikulak izan ziren fama handiena eman ziotenak.

 

 

Bere momenturik onena 90. hamarkadaren hasieran izan zen, Bildotsen isilunea eta Filadelfia zuzendu zituenean. Lehenengoarekin Oscar saria irabazi zuen, eta bigarrenarekin Tom Hanksen ibilbidea guztiz aldatu zuen. Gerora lan ezberdinak egin bazituen ere (2004an Izuaren mezularia, 2008an Rachelen ezkontza edota 2015ean Ricki, Meryl Streepekin), inoiz ez zuen garai horretako arrakasta berdindu. Hori bai, azken egunera arte lanean egn da.

Agur eta ohore zuzendari bikain honi. Goian bego.

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.