Berasategi eta Martinez de Lezearen "Nur eta herensugearen tenplua" ekainaren 2an estreinatuko da

Zinema Uneak - 2017-05-18T10:11:00+02:00

Lotura Filmsek eta Barton Filmsek Juanba Berasategiren azken lanaren estreinaldi data zabaldu dute: ekainaren 2a. Toti Martinez de Lezea idazle arabarraren ipuinean oinarritutako animaziozko lan hau euskaraz estreinatu da gure zinema-aretoetan.

Nahiz eta Berasategi zendu, ekoizleek eta banatzaileek ez dute estreinaldia atzeratu nahi izan. Aurreko lanak bezala, oraingoan ere, Juanba Berasategiren lan berria familia osoari zuzendutako abenturaz beteriko pelikula bat da. Aurreikusi daitekeenaren arabera, kalitate handiko animaziozko film bat da Nur eta herensugearen tenplua, eta segurenik guztiz entretenigarria.

 

 

 

Nur eta herensugearen tenplua gazte abenturazale baten istorioa da. Nur, bere gurasoekin batera, Txinara joan da bizitzera. Bertan, lagun berriak egiten ditu eta gaurko egunean horietako baten urtebetetzea ospatuko dute, Guo Guo-rena hain zuzen ere. Horretarako, jolas parke erraldoi batean egin dute hitzordua eta jolastu bitartean omenduaren desagerpenaz ohartuko dira. Bere bilaketan, laberinto batean murgilduko dira eta bertatik ateratzeko, bidean aurkitutako igarkizunak ebatzi beharko dituzte eta ondorioz, topatzen joango diren herensugearen bederatzi ateak igarotzeko gai izango dira.

Istorio dibertigarri eta entretenigarri bat, familia osoa gozatzeko bikaina.

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.