Jude Law Dumbledore gaztea izango da Animalia Fantastikoak sagan!

Zinema Uneak - 2017-04-13T14:05:28+02:00

Zurrumurru askoren ostean, Warner Brosek Animalia Fantastikoak eta non aurkitu filmetan Albus Dumbledore gazte baten papera nork egingo duen iragarri du: Jude Law. Izen asko entzun eta zabaldu dira baina azkenean aktore britaniarra izan da hautatua.

Lehenengo pelikulan Eddie Redmaynek antzeztutako Newt Scamander protagonista nagusia izan zuen saga berri honek Dumbledore eta Grindelwalden arteko lehia kontatu digu hurrengo ataletan. Egia esanda, Gellert Grindelwald lehenengo filmaren amaieran ere agertzen zen, Johnny Deepen aurpegiarekin. Orain, Law eta Deep aurrez aurre jarriko dira Mundu Magikoaren etorkizunagatik borrokatzeko.

Jude Law Sherlock Holmes edota Alfie filmengatik ezaguna, aurten estreinatuko den Arturo Erregea: Ezpataren kondairan ere parte hartu du; Vortingern maltzurraren papera eginez. Gainera, bitan egonda Oscar sarietarako izendatua: Cold Mountain eta Ripley jaunaren talentua pelikulengatik. Zalantzarik gabe Eddie Redmayne, Johnny Deep eta Law berak osatuko duten hirukote protagonista kalitate handikoa da.

Momentuz, aurre-produkzio lanetan dagoen Animalia Fantastikoak eta non aurkitu 2 ez du estreinaldi data zehatzik, baina 2018rako espero da. Zuzendari lanetan David Yates errepikatuko du eta gidoilari moduan berriro ere JK Rowling idazlea arituko da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.