Julio Medemek bere film berriaren filmaketa hasi berri du, Odolaren zuhaitza

Zinema Uneak - 2017-10-10T13:54:09+02:00

Julio Medem zuzendari donostiarrak proiektu berri bat du eta aste honetan bertan hasi du film berri honen filmaketa: Odolaren zuhaitza (El árbol de la sangre).

Atzo izan zen filmaketaren hasiera Durangon. Úrsula Corberó, Álvaro Cervantes, Angela Molina, Najwa Nimri, Daniel Grao, Emilio Gutiérrez Caba eta Josep María Pou partaide izango dituen filma "thriller psikologiko bat" izango da Medemek hitzetan. Grabazioa Euskal Herrian, Catalunyan eta Madrilen egingo da.

 

 

Penelopé Cruzekin Ma ma filmatu ondoren, Julio Medemek atzera begiratzea erabaki du -lan berriaren egitura Zirkulu Polarreko maitaleak zuenaren antzekoa izango dela esan du- eta pelikula indartsu bat plazaratu nahi duela adierazi du ere.

Emaitza datorren urtean. 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.