Jurassic World: Erresuma eroria filmak trailer berria eta web biral bat zabaldu ditu

Zinema Uneak - 2018-02-13T23:59:16+01:00

Ekainaren 8an bisitatuko dugu berriro Jurassic World. Dinosauroen parke ikusgarria ezagutu eta hiru urtera Nublar uhartera bidaiatu gara berriro, bertan aske bizi diren dinosauroak salbatzeko. Baina J.A. Bayona gidatu duen Jurassic World: Erresuma eroria pelikularen nondik norakoa hobeto ezagutzeko azken trailerra ikustea da onena; nola ez, gurean euskaraz.

Minutu eta erdiko bideo berri hau akzio eta beldurrezko unez beterik dago, filmak jarraitu nahi duen ildoaren aurkezpen moduan. Jatorrizko pelikulan ezagututako Claire Dearing (Bryce Dallas Howard) eta  Owen Grady (Chris Pratt) bertan egongo dira berriro, baina Ingen eta Henry Wu doktorea ahaztu gabe. 

Eta ez larritu, Blue eta bere velociraptor lagunak ere bueltan izango dira. Dena galduta egongo bailegoke hala ez balitz.

 

 

Beste alde, eta pelikularen istorioa birala bihurtzeko ideiarekin, filmean ikusiko dugun Dinosaur Protection Group elkartearen webgune ofiziala ere argitaratu dute. Benetako edozein Gobernuz Kanpoko Erakunderen atariaren itxurarekin, DPGren txokoa ohiko atalak biltzen ditu: Gure misioa, Ezagutu gure taldea, Txostenak,... Webgunea birala egiteko elementu guztiak.

Nola ez, elkartearen buru bezala Claire Dearing aurkituko dugu; Jurassic Worlden ezagutu genuen parkearen zuzendaria. Esan bezala, lan txukuna eta dibertigarria. Adi egon, bertan agertu daitezke eta Jurassic World: Erresuma eroriak kontatuko duen istorioaren hainbat gako.

 

Dinosaur Protection Group elkartearen webgunea: http://www.dinosaurprotectiongroup.com

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.