Jurassic Worlden jarraipenaren izenburua zabaldu dute, Jurassic World: Fallen Kingdom

Zinema Uneak - 2017-06-23T17:36:01+02:00

Iragarritako estreinaldi data baino urte bat lehenago, zehazki, Universalek Jurassic World arrakastatsuaren jarraipenaren izenburua zabaldu du, Jurassic World: Fallen kingdom (euskaraz, Erresuma eroria). Gainera, behin betiko izenburuarekin batera lehenengo kartel bat ere ezagutzera eman dute.

Kartelak azpititulu edo lelo bat dauka: "Life finds a way" (Bizitzak bidea aurkitzen du), jarraipen honetan Jurassic Park unibertsora itzuliko den Ian Malcom pertsonaiaren esaldi famatua.

 

 

Momentuz, ezer gutxi dakigu kontatuko diguten istorioari buruz. Baieztatutako datu bakarrak lantalde eta aktoreen izenak dira. Steven Spielberg eta Frank Marshall ekoizle giza errepikatuko dute, oraingoan zuzendari lana J.A. Bayona espainiarraren eskuetan egongo delarik. Aktoreen artean Jurassic Worlden ikusitako (eta bizirautea lortu zuten) gehienak Chris Pratt, Bryce Dallas Howard edota BD Wong barne; aurpegi berriak Justice Smith, Toby Jones, Daniella Pineda edota Rafe Spallekin; eta aipatutako itzulera zoragarria: Jeff Goldblum Ian Malcomen pertsonaia berreskuratuz. Gidoia, aurrekoan bezala, Colin Trevorrow eta Derek Connollyren eskutik.

Jurassic World: Fallen Kingdom 2018ko ekainaren 22an estreinatuko da Estatu Batuetan.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.