Justiziaren Ligako argazki berriak

Zinema Uneak - 2016-12-20T18:32:34+01:00

Estreinaldirako urte bat baino gutxiago falta delarik, astero Warner Bros. Picturesek 2017rako duen film garrantzitsuenaren argazki berri bat ezagutzera ematen du. Aste honetakoa orain arteko garrantzitsuena: Justiziaren Liga ia osorik.

Batman, Emakume Miragarria eta Flash, hirurak batera, arrisku edo etsai bati aurre egiten diotenaren jarrera batekin. Argazkia Entertainment Weekek argitaratu du.

Gainera, Flash antzezten duen Ezra Millerrek (Animalia fantastikoak) argi utzi bere pertsonaia taldearen dinamika aldatuko duela: "Flash Ringo Starr bezalakoa da: beste guztiak zirikatzen ibiliko da, baina liskarrik sortu gabe. 'Fish Curry' osaba (Aquaman) marmarti bat da, Aita (Batman) askotan ere marmarka dabil. Emakume Miragarria, aldiz, adeitsuagoa da. Nahiz eta Flashekin haserretu, beti da errukibera".

Hurrengo urteko azaroa heldu arte, hemen dituzue azken asteetan ezagutzera eman diren beste argazki batzuen galeria.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.