Justiziaren Ligaren lehenengo trailerra hemen da: Unite the League

Zinema Uneak - 2017-03-25T19:37:15+01:00

Azkenean estreinatu da! Hilabete askoz itxaroten egon ondoren, gaur arratsaldean estreinatu da Justiziaren Liga pelikularen lehenengo trailerra. Eta gurean euskaraz gozatzeko aukera duzue!

Batman, Wonder Woman, The Flash, Aquaman eta Cyborgen aurkezpena ikusgarria da. Warnerrek eta DCek ezarritako ildoa jarraituz trailer ilun eta bortitz bat da. Bost pertsonaia hauetaz gain, besteak beste Lois Lane, Gordon komisarioa edota Mera pertsonaiak ere ikusi ahal daitezke. Hori bai, Supermanen arrastorik ez oraindik. Dudarik gabe, bera bai da Justiziaren Liga filmaren sekreturik handiena.

Lehenengo trailer honekin batera beste bost bideo txiki (bat protagonista bakoitzeko) zabaldu ziren ostegunean "Unite the League" lemapean gaurko irudien aurrerapen giza. Bideo hauekin batera, beste hainbeste kartel berri eta pertsonalizatu ere zabaldu ziren. Azpian material berri honetaz gozatzeko aukera duzue.

Zach Snyder idatzi eta zuzendu duen Justiziaren Ligan Ben Affleck, Gal Gadot, Jason Momoa, Amber Heard, Amy Adams, Jesse Eisenberg, Ezra Miller, J.K. Simmons, Jeremy Irons, Willem Dafoe, Ray Fisher, Shalini Peiris, Connie Nielsen, Ciarán Hinds edota Henry Cavill parte hartzen dute beste aktore askoren artean.

Pelikula honen estreinaldia, gurean, azaroak 17an

 

 

 

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.