Karibeko Piratak: Salazarren mendekua filmak trailer eta kartel berriak estreinatzen ditu

Beñat Uribe-etxebarria - 2017-03-13T19:08:16+01:00

Hemen dira Karibeko Piraten bosgarren abenturaren kartel eta trailer berriak! Kartela, erdaraz. Trailerra, nola ez... Euskaraz!

Irudi berri honetan, Karibeko Piratak: Salazarren mendekua pelikularen bost protagonista nagusiak ikusteko aukera dugu. Johnny Deep Jack Sparrow bezala, Javier Bardem Salazarren paperean, Geoffrey Rush Barbosa kapitaina bezala eta Brenton Thwaites eta Kaya Scodelario Henry eta Carina pertsonaia berrien paperetan.

Trailer berria aldiz, filmak kontatu digun istorioaren aurrerapen bat dakar. Bosgarren pelikula honetan Jack Sparrow kapitainaren iraganean murgilduko gara, eta bere gaztaroa eta Salazar kapitainarekin duen harremana ezagutuko dugu. Bideoa ikusgarria eta interesgarria dirudi, ea egia den eta filmak aurreko bi ekoizpenen maila igotzen duen.

Joachim Rønning eta Espen Sandberg (Kon-Tiki) norvegiarrak zuzentzen duten Karibeko Piratak: Salazarren mendekua maiatzaren 26an estreinatuko da gurean.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.