Koldo Serrak bere pelikula berriaren filmaketa hasi du: 70 Binladen

Zinema Uneak - 2018-03-08T12:00:00+01:00

Emma Suarez, Nathalie Poza eta Hugo Silva protagonista izango dituen 70 Binladen pelikularen filmaketa abian da. Zuzendari lanetan Koldo Serra bilbotarra, Gernika arrakastatsua eta gero martxan jartzen duen lehenengo proiektua.

Sayaka Producciones, Pokeepsie Films eta La Pandaren babesean, filman Bárbara Goenaga, Kándido Uranga, Fernando Albizu, Ione Irazabal, Richard Sahagún, Juan Viadas edotaSusana Abaitua aktoreek ere parte hartuko dute.

70 Binladen pelikulan, Emma Suarez etsita dagoen emakume bat da, Rakel. Egun batetik bestera 35.000 euro (70 binladen moduan ezagutzen direnak) beharko ditu eta bere azken itxaropena banku-etxe baten mailegu bat izango da. Baina diruaren bila doanean, bulegoan lapurreta bat izango da. Rakelek aukera bakarra dirua hartu eta ihes egiten saiatzea izango da.

Ekoizle Sayaka Producciones (Nahikari Ipiña, Borja Cobeaga, Borja Crespo, Nacho Vigalondo eta Koldo Serra), Colossal, Gernika, Negoziatzailea edota Open Windows lanen ekoiztetxea; Pokeepsie Films (Errementari), Alex de la Iglesia eta Carolina Bangen ekoiztetxea; eta LA PANDA 10.000 KM edota Tierra Firme lanen arduraduna.

Javier Echániz, Asier Guerricaechebarria eta Juan Gil Bengoa idazleek idatzitako gidoia Bilbon kokatuta dago eta, esan bezala, filmaketa atzo bertan hasi zen.

 

Pelikulak RTVE, Movistar +, ETB eta Filmaxen babesa jaso du. Oraindik ez da estreinaldi datarik zehaztu.

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.