Kong: Garezur uhartea filmaren behin betiko trailerra... euskaraz!

Zinema Uneak - 2017-03-01T19:15:47+01:00

Erregea itzuli da, erregea berpiztu da. Horrela aurkeztu eta zabaldu da Kong: Garezur uhartea pelikularen behin betiko trailerra. Aurreko trailerra Kong is King lemapean zabaldu bazuten, oraingoan King Kongek bere indar guztia berreskuratu duela azpimarratu nahi izan dute.

Bideoa bortitza da. Akzioa eta borrokak non nahi. Baina Kong ez da Garezur uharteak duen mehatxu bakarra, eta hori izango da irlan barrena sartuko den taldearen arazorik handiena. Uhartean sartzea posiblea da, baina bizirik ateratzea? Hori beste kontu bat da.

Gure zinema-aretoetan Kong: Garezur uhartea pelikula martxoaren 10ean estreinatuko da.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.