Kong: Garezur uhartea filmaren kartel eta telebistarako iragarki berriak

Zinema Uneak - 2017-01-24T10:30:00+01:00

 

King Kongen itzulerarako hilabete eta erdi falta dela, kartel eta bideo sorta berri bat zabaldu dute: hiru banner eta telebistarako lau iragarki.

Orain arte zabaldutako aurrerapen guztiak bezala, bai bideoetan bai karteletan, Kong da protagonista nagusia; Kong eta amaierarik gabeko akzioa. Ez dakigu zein izango den behin betiko emaitza, baina aurrerapen guztietan etengabeko abenturak eta borrokak ikusten ari gara.

Legendary Pictures eta Warner Bros berriro batu dituen ekoizpen honetan Tom Hiddleston, Brie Larson, John Goodman, Samuel L. Jackson, Shea Whigham, Jing Tian, John Ortiz, Terry Notary, Toby Kebbell, Jason Mitchell, Corey Hawkins eta John C. Reilly aktoreak ikusiko ditugu; zoratzeko moduko zerrenda amaigabe bat. Zuzendari lanetan Jordan Vogt-Roberts (The Kings of Summer).

Gurean, Kong: Garezur uhartea filma martxoaren 10ean estreinatuko da.

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.