La La Land, zineman, eta Atlanta eta The Crown, telebistan, aurtengo Urrezko Globoen irabazleak

Zinema Uneak - 2017-01-09T06:45:00+01:00

Gau luze baten ondoren, 2017ko Urrezko Globoen irabazle nagusia argi dago: Damien Chanzelle zuzendariaren La La Land filma. Telebista arloan, Atlanta eta The Crown garaile atera badira ere, Ryan Gosling eta Emma Stone protagonista dituen filmak marka historiko bat autzi du: 7 urrezko goblo irabazi dituen pelikula bakarra da.

Komedia edo Musikal film, Zuzendari, Gizon eta Emakumezko aktore, Gidoi, Soinu Banda eta Abesti onenen sariak bildu ditu denak batera, gaurtik aurrera aurtengo Oscar sarietarako faborito nagusiena bilakatu den La La Land lana. Whiplash filamren zuzendariaren, Damien Chanzelle, bigarren lan honek heldutasun kutsu bat aurkezten du, eta Hollywoodeko atzerriko kazetariek hori ikusi eta saritu dute. Film dramatikoen arloan Barry Jenkins hasiberriaren Moonlight filmak irabazi du sari nagusia, eta Casey Affleck (Manchester by the sea) eta Isabelle Huppert (Elle) aktore dramatiko onenen sariak jaso dituzte. Viola Davis (Fences) eta Aaron Taylor-Johnsonek (Gaueko animaliak), aldiz, taldeko aktoreen sariak irabazi dituzte. Paul Verhovenen Elle lanak Atzerriko Film onenaren kategoriaren irabazlea izan da, eta Zootropolis animaziozko filmeena.

Telebista arloan berriz sariak banatuagoak izan dira. Irabazle nagusiak Atlanta (Komedia) eta The Crown (Drama) izan badira ere, American Crime Story: The People vs. OJ Simpson eta The Night Manager miniserieek ere bi eta hiru sari lortu dituzte. Baina irabazle bat hautatu beharko bagenu Netflix izan dela esango genuke, Telesail Dramatiko onenaren saria eskuratu bai du The Crown lanarekin.

 

Gauan zehar, zuzenean, egin dugun jarraipena berriro irakurri nahi baduzu, sartu hemen: http://www.zinemauneak.eus/albisteak/urrezkogloboak-zuzenean-bizi-ezazu-berriro-goldenglobes-sarien-gaua

 

Beste alde, hemen duzu irabazle guztien zerrenda:

 

ZINEMA ARLOAN IRABAZLEAK

FILM DRAMATIKO ONENA

'Manchester by the sea'
'Moonlight'
'Lion'
'Azken gizona arte'
'Komantxeria'

 

KOMEDIA EDO FILM MUSIKAL ONENA

'La La Land'
'20th Century Women'
'Deadpool'
'Sing Street'
'Florence Foster Jenkins'

 

ZUZENDARI ONENA

Mel Gibson (Azken gizon arte)
Damien Chazelle (La La Land)
Barry Jenkins (Moonlight)
Denzel Washington (Fences)
Tom Ford (Gaueko animaliak)
Kenneth Lonergan (Manchester by the sea)

 

GIZONEZKO AKTORE DRAMATIKO ONENA

Casey Affleck (Manchester by the sea)
Denzel Washington (Fences)
Joel Edgerton (Loving)
Andrew Garfield (Hacksaw Ridge)
Viggo Mortensen (Captain Fantastic)

EMAKUMEZKO AKTORE DRAMATIKO ONENA

Natalie Portman (Jackie)
Amy Adams (Arrival)
Jessica Chastain (Miss Sloane)
Isabelle Huppert (Elle)
Ruth Negga (Loving)

KOMEDIA EDO FIL MUSIKAL BATEN GIZONEZKO AKTORE ONENA

Ryan Gosling (La La Land)
Ryan Reynolds (Deadpool)
Colin Farrell (The Lobster)
Hugh Grant (Florence Foster Jenkins)
Jonah Hill (War Dogs)

KOMEDIA EDO FIL MUSIKAL BATEN EMAKUMEZKO AKTORE ONENA

Emma Stone (La La Land)
Annette Bening (20th Century Women)
Lily Collins (Rules don't Apply)
Jailee Steinfeld (The Edge of Seventeen)
Meryl Streep (Florence Foster Jenkins)

TALDEKO GIZONEZKO AKTORE ONENA

Mahershala Ali (Moonlight)
Jeff Bridges (Komantxeria)
Simon Helberg (Florence Foster Jenkins)
Dev Patel (Lion)
Aaron Taylor Johnson (Gaueko animaliak)

TALDEKO EMAKUMEZKO AKTORE ONENA

Viola Davis (Fences)
Naomie Harris (Moonlight)
Nicole Kidman (Lion)
Octavia Spencer (Hidden Figures)
Michelle Williams (Manchester by the sea)

GIDOI ONENA

La La Land
Gaueko animaliak
Moonlight
Manchester by the sea
Komantxeria

SOINU BANDA ONENA

La La Land
Gaueko animaliak
Arrival
Lion
Hidden Figures

ABESTI ONENA

Can’t Stop the Feeling (Trolls)
City of Stars (La La Land)
Faith (Sing)
Gold (Gold)
How Far I'll Go (Moana)

ANIMAZIOKO FILM ONENA

'Kubo'
'Vaiana'
'My Life as a Zucchini'
'Abestu!'
'Zootrópolis'

FILM ATZERRITAR ONENA

Neruda
Divines
Elle
The Salesman
Toni Erdmann

TELEBISTA ARLOAN IRABAZLEAK

DRAMA ONENA

The Crown
Tronuen Jokoa
Stranger Things
This Is Us
Westworld

GIZONEZKO AKTORE DRAMATIKO ONENA

Rami Malek (Mr. Robot)
Bob Odenkirk (Better Call Saul)
Matthew Reese (The Americans)
Liev Schreiber (Ray Donovan)
Billy Bob Thornton (Goliath)

EMAKUMEZKO AKTORE DRAMATIKO ONENA

Caitriona Balfe (Outlander)
Claire Foy (The Crown)
Keri Russell (The Americans)
Winona Ryder (Stranger Things)
Evan Rachel Wood (Westworld)

KOMEDIA ONENA

Atlanta
Blackish
Mozart in the Jungle
Transparent
Veep

GIZONEZKO AKTORE ONENA - KOMEDIA

Anthony Anderson (Blackish)
Gael Garcia Bernal (Mozart in the Jungle)
Donald Glover (Atlanta)
Nick Nolte (Graves)
Jeffrey Tambor (Transparent)

EMAKUMEZKO AKTORE ONENA - KOMEDIA

Rachel Bloom (My Crazy Ex-Girlfriend)
Julia Louis-Dreyfus (Veep)
Sarah Jessica Parker (Divorce)
Issa Rae (Insecure)
Gina Rodriguez (Jane the Virgin)
Tracy Ellis Ross (Black-ish)

TELEBISTARAKO FILM EDO MINISERIE ONENA

American Crime: People v. O.J. Simpson
American Horror Story: Hotel
Wolf Hall
Fargo
Flesh & Bone

TELEBISTARAKO FILM EDO MINISERIE BATEN GIZONEZKO AKTORE ONENA

Riz Ahmed (The Night Of)
Bryan Cranston (All the Way)
John Turturro (The Night Of)
Tom Hiddleston (The Night Manager)
Courtney B. Vance (People v. OJ Simpson)

TELEBISTARAKO FILM EDO MINISERIE BATEN EMAKUMEZKO AKTORE ONENA

Felicity Huffman (American Crime)
Riley Keough (The Girlfriend Experience)
Sarah Paulson (People v. O.J. Simpson)
Charlotte Rampling (London Spy)
Kerry Washington (Confirmation)

TALDEKO GIZONEZKO AKTORE ONENA

Sterling K. Brown (The People v. O.J. Simpson)
Hugh Laurie (The Night Manager)
John Lithgow (The Crown)
Christian Slater (Mr. Robot)
John Travolta (The People v. O.J. Simpson)

TALDEKO EMAKUMEZKO AKTORE ONENA

Olivia Colman (The Night Manager)
Lena Headey (Tronuen Jokoa)
Chrissy Metz (This Is Us)
Mandy Moore (This Is Us)
Thandie Newton (Westworld)

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.