Logan filmaren laburpena zabaldu da... iluna eta goibela izango dela berretsiz!

Zinema Uneak - 2017-01-13T20:27:00+01:00

 

Gaur arratsaldean, eta aldez aurretik jakinarazi gabe, Hugh Jackman bere twitter kontua (@RealHughJackman) erabiliz irudi bat zabaldu du; argazkian bertan Logan filmaren laburpena irakur zitekeelarik.

Bederatzi lerro motz, non filmaren inguruan espero zena berresten da: iluna, goibela eta gogorra izango dela. Mutanteak ia guztiz desagertu diren garai batean, bizirik irautea da helburu bakarra.

 

"Hurbileko etorkizun batean.

Nekatuta dagoen Logan batek

X Irakasle gaixoti bat zaintzen du

Mexikoko mugako gordeleku batean.

 

Baina indar ilunak pertsegitzen duten

mutante gazte bat agertzerakoan,

mundutik eta bere ondaretik ezkutatzeko

Loganek egindako ahalegin guztiak

bertan behera gelditu dira."

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.