Magnum PI bueltan da, Jay Hernandez protagonista berria

Zinema Uneak - 2018-02-22T01:05:00+01:00

80ko eta 90ko hamarkadetan gure arratsaldetako protagonista izan zen Magnum. Bai ETB1ean bai ETB2an, bai euskaraz bai erdaraz. Orain, CBS kateak ikertzaile pribatu famatuenaren itzulera prestatzen hasi da eta protagonistaren papera egingo duen aktorea hautatu du.

Eskuadroi Suizidan edota Scandal telesailan ikusitako Jay Hernandez izango da Tom Selleck handiaren lekua hartuko duen aktorea. Jatorrizko telesaileko ideia mantenduz, Magnum Afganistanen borrokan ibilitako Navy SEAL ohi bat izango da. Etxera bueltan ikertzaile bilakatuko da.

Proiektu berriaren buruak Peter Lenkov eta Eric Guggenheim, Hawai Five-0 berriaren ekoizle eta showrunnerrak. Jatorrizko telesailaren funtsa mantendu nahian lau pertsonaia nagusietan jarriko dute indar guztia. Aldaketa nagusi bezala Higgins pertsonaia, orain emakumea izango dena.

 

 

Estatu Batuetan CBS katean estreinatuko da, baina oraindik estreinaldi data zehaztu gabe. Adi egongo gara gure ikertzaile pribatu kutunenaren itzulerara.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.