Marvel kapitaina filmaren zuzendarien izenak zabaldu dira: Anna Boden eta Ryan Fleck

Zinema Uneak - 2017-04-20T09:32:00+02:00

Marvel Zinema Unibertsoko superheroi berriak zuzendariak lortu ditu: orain arte ia ezezagunak diren Anna Boden eta Ryan Fleck.

Estatubatuarrak biak, orain arte zineman ibilbide txikia aurkezten dute, eta euren filmografietan ikusi daitezkeen lan deigarrienak The Big C eta Billions telesailetan egindako lana da. Dudarik gabe, eta aurretik James Gunn edota Russo anaiekin egin zuten bezala, Marvel ekoiztetxeak zuzendari gazte eta fresko batzuen aldeko apustua egiten du. Aipatutako bi kasuen arrakasta errepikatzekotan emaitza bikainak lortuko dituztelarik.

Proiektua aurkeztu zenetik baieztatutako informazio bakarra aktore protagonistaren izena izan da, bere baitan Oscar sarietarako izendapen bat duen Brie Larson (The Room). Komiki pertsonaia honen bertsio ezberdinak badira ere, Marvelek zinemarako emakume-bertsioa aukeratu zuen.

Carol Danvers, Marvel kapitainaren atzean dagoen emakumeak, Avengers: Infity Wars filmean egingo du bere lehenengo agerraldia; Amerika kapitana: Civil War ekoizpenean Spider-Manek izandako aurkezpenaren eskema errepikatuz.

Gurean estreinaldi datarik zehaztu ez bada ere, Estatu Batuetan 2019ko Emakume langileen nazioarteko egunean estreinatuko da: 2019ko martxoaren 8an. 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.