Mary Poppins berria abian, filmaketa hasi da

Zinema Uneak - 2017-02-10T20:40:25+01:00

Hasi da Shepperton Studiosetan (Ingalaterran) Mary Poppins Returns pelikularen filmaketa. 1964an estreinatutako Mary Poppins lanaren jarraipen honek Emily Blunt (Treneko neska) aurkeztuko du Mary Poppins giza, eta Lin-Manuel Miranda (Vaiana) Jack kedar-garbitzailea bezala.

Beraiekin batera Ben Wishlaw (Spectre), Emily Mortimer (The Newsroom), Julie Waters (Harry Potter), Meryl Streep (Florence Foster Jenkins) eta Colin Firth (Love Actually). Gainera, jatorrizko Jack kedar-garbitzailearen parte hartzea ere baieztatu da: Dick Van Dyke.

Mary Poppins Returns 1930ean kokatuko da (P.L. Traversen liburuak bezala). Istorio berrian Michael eta Jane Banks (Ben Wishlaw eta Emily Mortimer) helduak dira jadanik, Michael eta bere hiru umeak Cherry Tree Laneko etxean bizi direlarik. Michaelek jasaten duen galera baten ostean, Mary Poppins Banks familiaren bizitzan sartuko da berriro ere. Poppinsek Miachel laguntzeaz gain, umeei mundu berri eta koloretsu bat erakutsiko die; Topsy (Meryl Streep), bere lehengusina, ezagutuko dugularik.

Rob Marshall (Into the Woods, Chicago) zuzendari lanetan duen ekoizpen honek, 2018ko abenduaren 25ean estreinatuko da. Momentuz, filmaketa abian da. Seguruenik, hurrengo astetan informazio berri asko eta argazki berriak zabalduko dira, adi egongo gara. Bitartean, hemen duzue bitxi zoragarri bat: 1964ko Mary Poppins filmaren zinema-aretoetarako trailer originala.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.