Mary Poppins itzuli da: Bere lehenengo trailerra eta posterra aurkeztu ditu

Zinema Uneak - 2018-03-06T07:37:00+01:00

Gabonetarako espero genuen, eta opor garaian helduko da, baina umezainik ezagunena bere itzuleraren aurkezpena orain egin du. Bideo txiki batekin eta kartel deigarri baten bitartez Mary Poppins returns filmak bere promozioa martxan jarri du.

Minutu eta erdiko bideoan ez dugu istorioaren inguruko ezer ikusiko baina pertsonaia klasikoak eta berriak berrikusteko aukera izango dugu: Mary Poppins, Michael eta Jane Banks, Anabel eta Georgie Banks gaztetxoak edota Jack. Jatorrizko filmari hamaika keinu eta omenaldi laurogeita hamar segundotan.

Kartela berriz Mary Poppins beria aurkezteko ideairekin zabaldu dute, Emily Blunt aktorea da protagonista bakarra eta.

 

 

Mary Poppins Returns 1930ean kokatuko da (P.L. Traversen liburuak bezala). Istorio berrian Michael eta Jane Banks (Ben Wishlaw eta Emily Mortimer) helduak dira jadanik, Michael eta bere hiru umeak Cherry Tree Laneko etxean bizi direlarik. Michaelek jasaten duen galera baten ostean, Mary Poppins Banks familiaren bizitzan sartuko da berriro erePoppinsek Michael laguntzeaz gain, umeei mundu berri eta koloretsu bat erakutsiko die; Topsy (Meryl Streep), bere lehengusina, ezagutuko dugularik.

Rob Marshall (Into the Woods, Chicago) zuzendari lanetan duen ekoizpen honek, 2018ko abenduaren 25ean estreinatuko da.  

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.