Mary Poppins Returnsen filmaketako argazki berriak

Zinema Uneak - 2017-04-11T21:03:29+02:00

Filmaketa aurrera doala, Mary Poppinsen abentura berriaren argazkiak zabaltzen joan dira. Azken asteetan Londresen egon dira grabatzen, zehazki, Buckingham Palacen aurrean. Beheko galerian argazki horiek eta beste batzuk aurkituko dituzu.

Irudi hauetan Emily Blunt (Mary Poppins), Lin-Manuel Miranda eta ume protagonistak ere ikusiko ditugu. Dirudienez, kedar-garbitzailez inguratuta, denak bizikletaz doazela. Momentuz, sekuentzia horren inguruko informaziorik ez da zabaldu.

Mary Poppins Returns 1930ean kokatuko da (P.L. Traversen liburuak bezala). Istorio berrian Michael eta Jane Banks (Ben Wishlaw eta Emily Mortimer) helduak dira jadanik, Michael eta bere hiru umeak Cherry Tree Laneko etxean bizi direlarik. Michaelek jasaten duen galera baten ostean, Mary Poppins Banks familiaren bizitzan sartuko da berriro ere. Poppinsek Michael laguntzeaz gain, umeei mundu berri eta koloretsu bat erakutsiko die; Topsy (Meryl Streep), bere lehengusina, ezagutuko dugularik.

Rob Marshall (Into the Woods, Chicago) zuzendari lanetan duen ekoizpen honek, 2018ko abenduaren 25ean estreinatuko da. Momentuz, filmaketa abian da. Seguruenik, hurrengo astetan informazio berri asko eta argazki berriak zabalduko dira, adi egongo gara. Bitartean, hemen duzue bitxi zoragarri bat: 1964ko Mary Poppins filmaren zinema-aretoetarako trailer originala.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.