Matrix sagaren etorkizuna Zak Penn gidoilariaren eskuetan

Zinema Uneak - 2018-03-22T10:00:00+01:00

Zurrumurru eta informazio nahasi askoren ondoren, Matrix sagaren etorkizuna argitzen doa. Warner Brosek bere sagarik arrakastatsuena berpiztu nahi duela argi dago, baina ba al du planik? Momentuz, izen bat ziur: Zak Penn, estreinatzear dagoen Ready Player One filmaren zuzendaria.

Pennek berak adierazpen batzuen bitartez Matrixen egoera argitu nahi izan du: "Oraintxe bertan Matrixen lanean nago. Bueltan ekarri nahi dudan istorio bat da eta, orain detaile asko zabaldu ezin badut ere, Warner Bros jazartzen ibili naizela kontatu dezakezuet. Ideia askorekin lanean nabil, eta nolabait Matrix eta OASIS (Real Player One) antzekotasun asko dituzte euren unibertso zoragarrietan. Matrixen inguruan jendeak beldurra dio 'reboot' bati eta ni ez nago ero. Ez dugu zertan beti pertsonaia berdinak erabili behar, bide berri ezberdinak hartu ditzakegu".

 

 

Hitz hauekin Zak Pennek zabaldutako informazio ezberdinak ezetu ditu: Matrix berria ez da ez hasiera berri bat ezta prekuela bat izango. Behintzat berak lantzen ari den gidoian. Baina agian bere proiektua ez da Warner Brosek irekita duen bide bakarra.

 

Warnerren ideia: Morfeoren hasierak

Zergatik diogu hori? Ba zabaldu den informazioren arabera, Warner Brosek beste ideia bat ere esku artean duela dirudielako: Morfeoren hasierak kontatuko lituzkeen prekuela bat. Nebuchadnezzar espazio-ontzia, Niobe edota Orakuluarekin duen harremana.

Proiektu honetarako gainera izen propio bat entzun da. Laurence Fishburneren lekukoa hartzeko Michael B. Jordan izango zen hautatutako aktorea. Lan interesgarri bat izan daitekeenaren bermea.

 

 

Hala ere spin-off/prekuela honen inguruan ez da ezer zehaztu, dena zurrumurruak dira. Michael B. Jordan burua izango duen prekuela bat edota Zak Penn idazten ari den proiektu berri bat? Bata edo bestea? Hala agian biak? Gu adi egongo gara.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.