Meghan Trainorrek Pottokiak dantzan jartzen ditu!

Zinema Uneak - 2017-02-28T19:00:00+01:00

Pottokiak: Herrixka ezkutua filma estreinatu dadin hilabete eskas bat falta denean, Sony Picturesek bideo musikal bat zabaldu du: Meghan Trainor abeslari famatuak abestutako kanta bat, pelikularen abestia izango dena.

"I'm a Lady" izenburua duen abesti honetaz gain, Trainorrek ahotsa ere jarriko dio pottoki bati: "Oso pozik nago film honetan abesteko aukera izan dudalako" dio Meghan Trainorrek. "Maite dudan abesti bat da, oso harro sentiarazten nauena."

Hemen aurkezten dizueguna abestiaren aurrerapen bat da, kanta osoa ostiral honetan estreinatuko delarik. Pottokiak: Herrixka ezkutua, aldiz, martxoak 31an gure zinema-aretoetan ikusgai.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.